2013/07/26

LE BONDIDIER (3185 MT.), CORDIER (3254 MT.) TA SAYO (3220 MT.)

2013-7-26

AURREKO EGUNEAN ANETO INGURUAN IBILI ONDOREN, ORAINGOAN BAILARA ERABAT BAKARTIA AUKERATU NUEN, CREGUEÑAKO LAKURA IGOTZEN DEN BAILARA. EZ NEKIEN NOLA IBILIKO NINTZEN DENBORAZ, HORRELA ELBURU ZINKO BAT GABE ATERA NINTZEN.
AZKENIAN USTE BAINO AZKARRAGO IRITSI NINTZEN CREGUEÑAKO LAKURA, BERAZ LE BONDIDIER-ERA IGOTZEA ERABAKI NUEN. HONEN GAILURRETIK OSO ESKURA ZEUDEN CORDIER ETA SAYO, BERAZ EZIN NUEN AUKERA GALDU. CREGUEÑAKO LAKUA IZUGARRIA DA, SEGURUENIK PIRINEOTAN IKUSI DUDAN HANDIENA. GAIÑERA MALADETA, ABADIAS ETA MALDITOKO TONTORRAK IZUGARRIAK IKUSTEN DIRA INGURU HONTATIK. GUZTIZ KOMENIGARRIA!!

 KARTELEKO DENBORARI ORDU BETE KENDU NION!
 EGUNSENTIA PERDIGUERO INGURUAN
 BASOKO ZATI GOGORRAREN ONDOREN ATSEDEN PISKAT (PLETA DE CREGUEÑA)
 IBONET DE CREGUEÑA INGURUTIK IKUSITA IGOTAKO BIDEA
 POSETS
 NEBERO HORREN BUKAERAN DAGO CREGUEÑAKO LAKUA
 CREGUEÑAKO LAKUA
 MALADETA, ABADIAS TA MALDITO!! A ZE PARETAK!!
 LE BONDIDIER. ESKUBITIK INGURATZEN DA.
 MALDITO HURBILLETIK
 SAYO TA MIR LE BONDIDIER GAIÑETIK
 ETA CORDIER!!
 LE BONDIDIER GAINEAN.
 CORDIER GAIÑEAN. 20 BAT MINUTU LE BONDIDIER-ETIK
 CREGUEÑAKO LAKU IZUGARRIA
 ANETO HAN ATZEAN
 CORDIER-ETIK MALADETARAINOKO KRESTA ZORROTZA
 MIR ETA ALBA SAYOKO TONTORRETIK
 SAYO-KO GAILURREAN!!
UR UGARI DATOZ GOIETATIK

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina