2024/11/01

GRAN GABIZOS

 AZAROAK 1EKO JAI EGUNA DELA TA HURBILDU NINTZEN GOURETTERA BEZPERAN, BERTAN GAUA PASA TA HURRENGO EGUNIAN GRAN GABIZOS MENDIA IGOTZEKO INTENTZIOAKIN. LO EGIN NUEN PARKING BERATIK GORA ABIATU NINTZEN ERREKARI SEGITUAZ, HASIERAN BASO ZATI BAT ETA BERANDUAGO PENE SARRIEREREN AZPIKALDETIKAN. FURGONETATIK ABIATU TA ORDU T'ERDIRA ELURRA ZAPALTZEN HASI NINTZEN, AURREKO EGUNETAN DENBORALDIKO LEHEN ELUR MALUTAK BOTA ZITUEN. GRAN GABIZOS MENDIA, IRAKURRITA DAUKADANEZ, PIRINEOTAKO MENDI POLITENETAKOEN ZERRENDAN DAGO, EGIA ESAN NIK ERE GUSTOKO IZAN NUEN BAINA BAKOITZAK BERE GUSTOAK DITU.

HIRU ORDUTAN GAILLUREAN NINTZEN, EZ NUEN IÑOR TOPATU BIDEAN, IGOERA GUZTIZ BAKARTIA, GAUR EGUNEKO MASIFIKAZIOKIN TXOLLO BAT. BEHERAKOAN BERRIZ ALBOKO SANCTUS MENDIAN NORBAIT IKUSI NUEN GAILLURRIAN, MENDI POLITA HAU MENDIKO SKIEKIN EGITEKO. HORRELA ORDUBATA INGURURAKO BERRIZ BEHEAN NINTZEN, MENDI IGOERA OSO POLIT TA KOMENDAGARRIYA

ZE POLITA DAGON BASO ZATI HAU!!



IA DA GOURETTE BEHEAN GELDITU DA


PENE SARRIERE


ZE EDERRA DAGON BOTATAKO ELUR PIXARRAKIN


LAC DE LOUESQUE INGURUAN ORAINDIK ITZALETAN


IGOTZERAKUAN EZKERREKO LEPOTIK TA JEISTERAKOAN ESKUBITIK, AGIAN ERRAZAGO DENA ESKUBITIK EGITEA


EKIALDERA LAINOAK IKUSTEN ZIREN


AGERTU DA GRAN GABIZOS


SOULOR INGURURA LITOR ZIRKOA


PIXKANA PIXKANA HURBILTZEN


.

GAILURRA!!!


BALAITOUS TA PALAS INGURUAK


SANCTUS MENDIA


LAC DE LOUESQUERANTZ JEISTEN


SANCTUS MENDIA ESKUBIAN


UDAZKEN KOLOREAK


2024/09/28

ESPOLON OESTE-RABADA MONTANER-PEÑA OROEL

 TXINGUK ABISATU ZIDAN , PATXI TA JUANEKIN ZERBAIT EGITEKO INTENTZIOA ZEUKATELA, BA NI ERE ANIMATZEN NAIZ. AZKENEAN PEÑA OROELEKO ESPOLON OESTE AUKERATU GENUN, RABADA TA MONTANERREK IREKITAKO BIDE BAT. ZENBAT ALDITAN PASA GEA PIRINEOTAKO BIDEAN TA BEGIRA GEATU GEAN PEÑA OROELEKO ERTZ HORRERI, BA ORAINGOAN BERE UNEA IRITSI ZEN.


HURBILKETA!


PIRINEOAK LAINOPEAN TA JACA EGUZKITAN


PARADOR DE OROELEKO BIDEAN FURGOA UTZI GENUN BIDE ERTZEAN, KARTELTXOA BAT DAGO SKALADA DEBEKUEN DATEKIN. TAPA TAPA GORA TA GORA SEGI BASO EDERREAN ESPOLOIAREN BASEARAINO, HORTIK AURREA SKALATZEA.

A ZE PARETA PUSKA!


BASEAN HOTZAK AKABATZEN


HASI GEA!!


PATXI TA JUAN GURE AURRETIK EGURREAN


BIGARREN LUZEA AMAITZEN


 


BIDEAREN BIGARREN ZATIA


ZATI HONTAN ARROKA HOTZEN DA


KRISTON HOTZA PASA GENUN, BIDEA ITZALETAN DAGO ETA IPAR HAIZE FIÑA ERE BAI. BIDEA GUZTIZ EKIPATUA DAGO EZ DA KATXARREATU BEHAR, ARROKA ORDEA NAHIKO TXARRA, BIGARREN LUZEA NAHIKO BERDURGARRIA. BIDEAREN ERDITIK GORA ARROKAREN KALITATEA PISKAT HOBETZEN DA. GORA IRTENDAKOAN, AZKENIK EGUZKIA, GUSTORA ARTU GENUN. JETSIERA OINEZ BIDE ARRUNTETIK. A ZE AUSARDIA ZEUKATEN RABADA TA MONTANER BEZALAKO SKALATZEILEK GARAI HAIETAN HOLAKO PARETETAN SARTZEKO.

TXINGU...


...TA JUAN BIDEA AMAITZEN


LAUAK GAILURREKO GURUTZEAN


JETSIERA OINEZ EGUZKITAN GOXO GOXO



2024/09/08

MIDI D'OSSAU

 PIRINEOTA IHESALDITXOA, DENBORA ZEN MIDIRA NORMALETIK IGOTZEKO INTENTZIUA NEUKALA. EGURALDIA ORDUBIAK ARTE EDO EUTSIKO ZULA ESANA ZEGON, HALARE EGUARDIA BAINO LEHEN ERABAT ITXI ZEN ETA IKUSPEGI GUTXI IZAN NUEN GAILURRIAN ETA JETSIERAN. BESTELAKOAN IBILBIDEA ONDO JOAN ZEN, POMBIE ATERPE ONDOTIK PASA TA GORA, NI BEZELA JENDE DEXENTE IGO ZEN MIDIRA EGUN HORTAN. JETSIERAN JENDE ILLARAK RAPELETAN, BAINA NAHIKO AZKAR JOAN ZIREN.

EGUNEKO LEHEN EGUZKI IZPIAK ANAYETEN


MIDI D'OSSAU NERE ATZEAN


EGUNSENTI POLITA


POMBIEKO ATERPEA


EGURALDI BIKAINA , ORAINDIK!!


LEPOTIK IKUSITA


AZKEN ZATIA


IRITSI NAIZ


GAILURRIAN!!!!


LAINO ARTEKO IKUSPEGIAK...



MIDI D'OSSAU LAINO ARTETIK ATERA NAHIAN


AZKEN BEGIRADATXOA ATZERA


2024/07/26

KATALUINAKO 3000KOAK

 ASPALDITIK BURUKO ARTXIBOAN NEUKAN GAUZ HORIETAKO BAT, KATALUINAKO 3000KOAK KATEATZEA. SANTIAGOKO ZUBIA ONDO ETORRI ZITZAIDAN HAU GAUZATZEKO. OSTEGUNEAN ETXETIK ATERA TA BERTARAINOKO BIDEA EGIN NUEN. ALINS HERRITIK GORA IGO NINTZEN AZKEN PARKIÑERAINO, VALFERRERA ATERPETIK 15 MINUTURA, PARKIÑA ORDAINDU EGIN BEHAR DA.

VALFERRERA ATERPEA, GELDIALDIA URA ARTZERA


IGOERA POLITA ESTANY DE ESTATSERA


BASE CAMP


EGUNEKO LEHEN PAUSOAK


HORTXEN DAUZKAT DENAK LERROKATUTA


EGUNSENTI POLITA


EGUNEKO LEHENA, ATZEAN GABARRO TA ESTATS


EGUNEKO BIGARRENA , PUNTA GABARRO


ESTATS GABARROTIK


KOTXETIK ESTATS ESTANYRAINO 2 ORDU TA LAURDEN EGIN NITUEN, BERTAN DENDA JARRI NUEN GAUA PASATZEKO. HURRENGO GOIZEAN JEIKI, GOSALDU TA 6:40 TAKO MARTXAN NINTZEN, LEHENENGO ESTANY GELAT ERA IGO NINTZEN TA HANDIK ITOAK SEGITUZ ESTANY DE CANALBONARA, HEMENDIK AURREA ERE ONDO MARKATUTA ZEGON BIDEA, LEHENENGO RODO DE CANALBONA GERO GABARRO, HAU ONDOREN ZETORREN EGUNEKO ZAILTASUN BAKARRA, ESTATSEKO GAILURRERAINOKO GANDORRA, ITOAK ONDO SEGIZ TREPADA ERRAZ BATEAN GELDITZEN DA HOLAKOAK EGITEN OHITUTA BAZAUDE.

KATALUINAKO GALLURRIK GORENENA, PICA D'ESTATS


MONTCALM ESTATSETIK


ESTANY DE ESTATS ITZALPEAN ORAINDIK


ESTATSETIK VERDAGUERERA 10 MINUTU DAUDE👍


BEHIN ESTATSEKO GAILLURRIN GERO VERDAGUER, COMA DE RIUFRED, MONTCALM, TA AZKENAK SOTLLOKO BI GAILLURRAK. JETSIERA BAKARRIK FALTA NUEN, A ZE PEDRERA PUSKA SOTLLOKO LEPOTIK BERA, BATEK BAINO GEIAGOK PENA EMAN ZIDATEN EGUZKI BETEAN HURA IGOTZEN. 12AK BAINO LEHEN DENDAN, DENA JASO TA BERA, KOTXERA 2TAN IRITSI NINTZEN, ERREKAN BAÑITOA TA ALINSERA BAZKALTZERA👍👍

TA HAU 3000KO BAT DA? ATZEAN ESTATS TA VERDAGUER


MONTCALMEKO GALLURRA, ATZEAN ESTATS, VERDAGUER...


MONTCALM GAÑETIK ARIEGE ALDEKO BEHE LAINOA


MONTCALM, VERDAGER, ESTATS, GABARRO SOTLLOTIK


ORIGINALA SOTLLO GALLURREKO IKURRA


EGUNEKO AZKENA


SOTLLO SOTLLO IPARRETIK