2020/07/18

GRAN DIEDRO SUR - ACHERITO

ASPALDIKO PARTEZ HEMEN GARA BERRIZ TALDE GUZIA, DENBORA PASA DA ELKARREKIN EZ GENULA IRTEERA BAT EGITEN. AUKERATUTAKO BIDEA ACHERITOKO GRAN DIEDRO SUR IZAN ZEN , IAZ GURE LAGUN TXINGUK EGIN ZUEN TA BERAK GOMENDATU ZIGUN, MODAKO BIDEETAKO BAT AZKEN ALDIAN.
KOTXETIK BI ORDU EGIN GENITUN BIDEAREN HASIERARA, BALLARA ZORAGARRI BATETATIK. BESTE HIRU BAT ORDU T'ERDI PARETEAN, GUZTIRA BEDERATZI ORDU PASATXO. 
NIRETZAT BIDEAREN HOBERENA TOKIA ETA MENDI GAILURRERA IRISTEA IZAN ZIREN HOBERENAK, KAXKARRENA BERRIZ TOKI ASKOTAN ZEGON HARRI ASKE PILLA TA BIDEAREN GEHIENEAN ZEGON EKIPAMENDU GEHIEGIA, BAINA AZKENEAN DENEN GUSTOKO BIDEAK EGON BEHAR DUTE. EGUN ZORAGARRIA PASA GENUN ASPALDIKO PARTEZ ELKARREKIN!!!

A ZE LAUKOTEA!!

SOBARCAL TA ANSABEREKO ORRATZETAKO BAT

PARETA GERO TA HURBILLAGO

BORDA EDERRA BIDEAN

HAU ASTERA DOA!!

ARANTXA BIGARREN LUZEA AMAITZEN

KANALIZO ZABAL TA POLITAK

ARANTXA TA ASIER BILLERAN

TXORRANA EGITEKO MOMENTUAK ERE IZAN ZIREN

ASIER PARAJE EDERRA ATZEAN DUELA

ASIER, MERTXE TA EGOITZ KOBAKO LUZEAN

ARANTXA TA ASIER AZKEN LUZEAN

BOSTAK ACHERITOKO GAILURREAN

HAUEK BIAK ERE GURI AGURTZEA ATERA ZIREN

IRIS LOREAK ALDE GUZIETAN JETSIERAN

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat