2020/09/06

BRUNO GASPAR - RUABA

PIRINEOTAN IGANDERAKO EGURALDIA HALA HOLAKUA EMANA ZEGON ETA, EZ GIÑEN AUSARTU ARRISKATZERA, BERRIZ RIGLOS TA RUABA INGURUAN IA BETI BEZELA EGURALDI BIKAINA EMANA ZEGON. HORRELA LARUNBATA ILUNABAR ALDERA HURBILDU GIÑEN MURILLO DE GALLEGO HERRIRA. RUABAN SKALATZEN ARI GIÑEN BESTE BATIAN GOMENDATU ZIGUTEN BIDE BAT ZEN BURUAN GENUENA IGANDERAKO. BRUNO GASPAR BIDEA ZEN HAU, 6B KO LUZE BAT KENDUTA EZ ZUEN BESTE ZAILTASUN HANDIRIK IKUSTEN. BIDEKO LEHEN LUZEAREN HASIERA NAHIKO XELEBREA DA, HOTZEAN SARTZEKO BEREALA PILAK JARTZEN DIZKIZUN HORIETAKOA. ONDOREN ZAILTASUN ASKORIK GABEKO LUZE BATZUK, AZKEN 6A KO LUZEAREN AZKEN PAUSORA IRITSI ARTE, HEMEN BAI ESTUTU BEHAR ZELA PISKAT. TA AZKENEAN BIDEKO LUZE ZAILENA, USTEZ TETXITOAN EGONGO DELAKOAN ZAILTASUNA GEUNDEN BAINA EZ, AURRETIK DAGON PLAKA FIÑEAN DAGO GOGORTASUN GUZIA. BA HORRELA JOAN ZITZAIGUN BIDEA, EGURALDI BIKAINA, KONPAINIA ONA TA INGURU PAREGABEA.

BIDEAREN HASIERA ONDO MARKATUTA


BIDEAREN HASIERARI BEGIRA


ASIER TA UNAX BIGARREN LUZEA AMAITZEN


INGURU BIKAINA SKALATZEKO RUABA


SKALADAZ GOZATZEN

BATZUK ATETZEN TA BESTEAK IRISTEN!!

MADRIDEKO SKALATZAILE BATEK ATERA ZIGUN ARGAZKIA

ARANTXA BIDEKO LUZE GOGORRENEAN

.

HEMEN ESTUTU BEHAR ZEN

TALDEKO ARGAZKIA

FITXAJE BERRIA!! INDARTSU DATOZ!!

RUABA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat