2019/03/02

SAINT ANDRE

IRTEERA POLITA GAVARNIE INGURUKO MENDI XUME TA POLIT HONTARA. AZKENALDIAN MENDIKO SKIAKIN NAHIKO EZAGUN EGIN DEN TONTORRA DA HAU. IA IGOERA GUZIA PISTETATIK KANPO LENHENENGO ZATIAN, BIGARRENA BERRIZ PALA EDERRA GAILURRERAINO. IKUSPEGI EDERRAK GAILURRETIK TAILLON, GABITOUS, GAVARNIEKO ZIRKOA, CAMBIEIL, PIC LONG, VIGNEMALE....
JETSIERAN GOZATU EDERRA HARTU GENUN, PALA EDER HORTAN.💪💪

https://es.wikiloc.com/rutas-esqui-de-montana/saint-andre-33848649

GOIZEAN GOIZKO LAINOEI AGUR TA KAIXO EGUZKIARI

TRIO KALABERA!!

HEMEN ELDU GERADE...

GAILURRA GERO TA HURBILLAGO

BAGOAZ GORAKA PIXKANAKA

VIGNEMALE INGURUA

GAVARNIEKO ZIRKOA

BATEN BATEK ARTZEN DU ROTULAGAILUA MOTXILAN, SEKULAN BURURATUKO

TONTORREKO SELFIA. ATZEAN TAILLON, GABIETOUS, BRECHA...

PIRINEOTAKO LEHEN MENDI SKI JETSIERAZ GOZATZEN ASIER

ARRI ERE JETSIERAZ GOZATZEN


2019/02/23

SACROUX

AURREKO EGUNEAN CASTANESA MENDIAN IBILI ONDOREN, HURRENGO EGUNEAN BAILARAZ ALDATZEA ERABAKI NUEN. ELUR HOBEAGOA AURKITZEKO ESPERANTZAREKIN HOSPITAL DE BENASQUETIK SACROUX MENDIRA JOATEKO ERABAKIA ARTU NUEN.
ETA ORAINGOAN BAI ASMATU NUELA, GOIZEAN GOIZETIK EGUZKIA LANEAN ZEGOEN BIDE GUZIAN, ETA ELURRA GOXO GOXO JARRI ZEN.
IGOERA IZUGARRI POLITA, IZUGARRIZKO IKUSPEGI EDERREKIN. LARUNBATA IZAN DA EZ ZEGOEN GENDE FALTARIK INGURUETAN.
GAILURRETIK IZUGARRIZKO ELUR JAUZIA IKUS ZITEKEEN IPAR ALDEAN, HOBE GOITIK IKUSTEA.
JETSIERAN GOZATU NUEN EDERKI, HORRELA GUSTORA DABIL EDONOR.

IGO BEHARREKO LEHEN ZATIA BASOTIK

HOSPITAL DE BENASQUE INGURUA

PLAN D'ESTAN, MALADETA, PADERNA......

MENDIA IZUGARRI DAGO

AGERTU DA SACROUX

EGINDAKO BIDEA

AZKEN ALDAPA!!

SALVAGUARDIAKO IPAR AURPEGIA

BOUM, MAUPAS....

A ZE NOLAKO ELUR JAUZIA IPAR ALDEAN

A ZE IKUSPEGIA!!

GAILURREAN, MAUPAS ATZEAN


2019/02/22

CASTANESA

ESTIVAFREDA TA CASTANESA MENDIEN ARTEAN, AZKENEAN BIGARREN HONEN AUKERA EGIN NUEN. ARDONESKO PISTA EZ ZEGOEN GUZTIZ ELURTUTA ETA UBAGOKO ARROILARA ZIJOAN PISTA BERRIZ BAI. 
IGOERA OSO POLITA, INGURU NAHIKO BAKARTIAN ETA BISTA EDERREKIN INGURUKO MENDI GARAIETA. IGOERAN ELUR NAHIKO ALDAKORRA, JETSIERAN BERRIZ ELUR NAHIKO GOGORRA ETA HAIZEAK ASKO JOTAKOA, SKIATZEKO NAHIKO DESEROSOA. EA HURRENGO BATIAN HOBEAGOA AURKITZEN DUDAN.

PISTA UTZI AURRETIKO IKUSPEGI EDERRA

INGURU ZORAGARRIA

EGINDAKO BIDEARI BEGIRADA

EGUZKIRAKO BIDEAN

ATZERA BEGIRADATXOA

ESTIVAFREDA AURREAN ATZEAN ALBA, MALADETA...

AZKEN ZATIA

IKUSPEGI ZORAGARRIA

GAILURREKO ARGAZKIA, ATZEAN ANETO TA MALADETA INGURUK

KATALUINA ALDEKO PIRINEOAK


2018/12/22

ACTIVIDAD RAMPANTE - ITXINA

INTERNETEN IKUSIA NEUZKAN ITXINA INGURUKO SKALADA BIDEEN BERRI, TA NOSKI, GUSTOKOA DUZUN GAUZETAN OHIKOA DEN BEZALA, BURUKO FITXEROAN GORDETA GELDITZEN DA, AUKERA ON BATEN ZAIN.
HARA HOR NON AGERTU ZEN BERTARA SKALATZEA JUTEKO AUKERA, ZE ONDO, GABONETAKO OPORRETAKO BIGARREN EGUNEAN ETORRI ZAIT AUKERA, GAINERA EZ DIRA EGUN ASKO FALTA ITXINAKO PARET HAUETAN SKALATZEKO DEBEKUA HASTEKO EGUNA, URTE HASIERAKIN BATERA.
ORDU BAT INGURUKO HURBILKETA DAUKA BIDEAK. BIDEA ZER ESAN BA, ASKO GOZATU GENUEN, OSO EKIPAMENDU GUTXIKO BIDEA TA ASKO KATXARREATU BEHARREKOA. GRADUAK EZ DU BARKATZEN ETA EDERKI ESTUTZEN DU.
BADAKIGU INGURUAN BESTE BIDE BATZUK BADIRELA BAINA HORIEK HURRENGO URTERAKO UTZI BEHARKO DITUGU, SEGURU BUELTATZEN GARELA

HASIERAN!!

TARTEKA GUSTORA IKUSTEN DIREN ILTZE ZAHAR HORIETAKOA

ESTUTZEN!!

SEIGARREN LUZE FIÑA

LUZAKETETAN!!

.

SKALADAZ GOZATZEN

IKUSPEGI EDERRAK


2018/09/30

KATU BELTZ KATU ZURI - SALVATIERRA DE ESCA

ORAIN DELA GUTXI ARTE EZ NUEN BIDE BERRI HAUEN BERRIRIK, ABUZTUAN EGITEKO INTENTZIOA GENUEN, BAINA GAUZ BATENGATIK EZ BADA BESTEARENGATK EZIN IZAN GENUEN ELKAR GEATU.
ORAINGOAN ORDEA DENA ONDO, GOIZEAN GOIZ ETXETIK ATERA TA HAN GIÑEN GOIZEKO BEDERATZI T'ERDITAKO. SEI GRADU EDO KRISTON HAIZEAKIN EZ ZUEN GOGO ASKORIK EMATEN FURGOTIK ATEATZEKO, BI EDO HIRU ALDIZ PENTSATUTA ATEA GIÑEN AZKENEAN. PARETAKO BIDEAN BEREHALA HAIZE GIRIZIAN LAISTER BEROTZEN JOAN GIÑEN. BIDE HASIERA AURKITZEA NAHIKO ERRAZA DA, BIAK ELKARREN ONDUAN DAUDE. 
GU EGINDAKO BIDEA ONDO DAGO, LENENGO LUZEAK LIKEN PISKAT DAKA BAINA ONDO. TARTEKA BLOKE SUELTO BATEN BAT BAINA OROKORREAN BIDE POLITA.
JETSIERAK ERE BADAUKA BEREA, OINEZ EGITEN DA , BAINA BIDEA EKIPATU ZUENAK BADAUKA MERITU EDERRA BIDEA AURKITZEN.
TOKI LASAIA TA SKALADA BIDE POLITA.

BIDE HASIERA ARGI TA GARBI

LEHEN LUZEA

PLAKA POLITA

BAGOAZ PISKANAKA

BILLERA INPROBISATUAN

ERREPIDETIK IKUSITA