2020/02/29

CULIVILLAS - CORREDOR NNW

IA URTE BETE PASA ONDOREN, EZ EHUNEKO EHUNEAN BAINA GUZTIZ OSATZEKO BIDEAN. EGURALDI IRAGARKI EZ OSO ONA IZAN ARREN, PIRINEOTARA JOATEA ERABAKI GENUEN, LAGUN BATEK ESATEN DUEN BEZELA, JOAN EZ GERO ZERBAIT ITEN DA.
AUKERATUTAKO BIDEA CULIBILLASEKO IPAR KORRIDOREA DA, ORAIN DELA ASTE BATZUK LAGUN BATZUK EGIN ZUTEN, ETA GUSTORA ITZULI ZIREN.
LARUNBATA GOIZEAN GOIZ ESNATU ONDOREN, ZAZPI TERDIETAKO MARTXAN GIÑEN. ORDU PARE BATEAN KORRIDORE AZPIAN GIÑEN. IZOTZAK ITXURA ON ZUEN BEHETIK IKUSITA, PRESTATU TA GORA. GUZTIRA HIRU LUZE EGIN GENITUEN, 60 METROTAKO SOKAKIN IA TOPERA LUZE GUZITAN.
LEHEN LUZEAN DAGO ZAILTASUN GUZIA, IZOTZA NAHIKO AUSKORRA ZEGON TA KOLPE DEXENTE EMAN BEHAR ZIREN PIOLETA TINKO GERATZEKO. BESTE LUZEAK ERRAZAK DIRA, KORRIDORE ARRUNTA.
GAILURREAN IKUSPEGI GUTXI, ORDURAKO LAINOA SARTU TA ELURRA HASIA ZEN, ARGAZKITXO BAT ATERA TA BEHERA, POZIK EGINDAKOAREKIN!!

KORRIDORE HASIERARA HURBILTZEN

LEHEN LUZEKO IZOTZA

BIGARREN LUZE HASIERA

LEHENENGO BILLERAN

ASIER BIGARREN LUZEAN

GAILURREKO ARGAZKIA!!

INDARRAK BERRESKURATZEKO!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat